Berrikuntza eta Open Business Talderako Teknologia Emergenteetan eta AAn espezialista

Laboral Kutxa
Laboral Kutxa
ArrasatePresencialCompetitivoPublicado hace 1 mes
🇬🇧Inglés requerido

Anuncio original

Laboral Kutxan, Berrikuntza eta Open Business arloaren barruan, oinarri teknologikoa eta profil berritzailea duen pertsona bat sartu nahi dugu Arrasateko (Gipuzkoa) gure Zerbitzu Zentraletarako. Bere eginkizuna joerak eta aukerak detektatzea, proiektuak bultzatzea eta negozioaren beharrak soluzio teknologikoki aurreratuekin konektatzea izango da -bereziki AAn oinarritutakoekin- banku-negozioarentzat eta aseguratzailearentzat balioa sor dezaten.

ZURE EGUNEROKO LANA

  • Entzute aktiboa erabiltzea eta negozioaren beharrak ulertzea (banka eta aseguruak), erronka bakoitzaren zertarakoa eta zergatia identifikatuta.
  • Finantzen eta aseguruen sektorean sortzen ari diren joerak eta irtenbideak aztertzea, baita beste player batzuen mugimenduak ere.
  • Soluzio teknologiko aurreratuak -askotan, AAn oinarritutakoak- aztertzea eta ebaluatzea, honako hauek barne:
    • Merkatu-soluzioak aztertzea eta balorazio konparatiboak egitea.
    • Hirugarrenekin garapen-aukeren ebaluatzea (unibertsitateak, start-upak, ikerketa-zentroak).
    • Alternatiba desberdinetan teknikoki sakontzea.
    • Soluzioak negoziatzea eta hautatzea.
  • Merkatu-soluzioaren matrize konparatiboak eraikitzea, hainbat irizpide baloratuz, hala nola kostua, epea, heldutasuna, arriskuak, segurtasuna, eskalagarritasuna edo integrazioa.
  • Kontzeptu-probak gidatzea negozio-arloekin batera.
  • Hautatutako ekimenen ondoriozko barne-proiektuak gidatzea edo horietan laguntzea.
  • Kanpoko aliantzak sortzen eta mantentzen parte hartzea (start-upak, unibertsitateak, aholkularitza-enpresak, sektoreko erakundeak, Korporazioa, etab.).

ZURE ALDETIK JARRI BEHARREKOA

Ezagutza teknologikoak (bereziki, arlo hauetan):

  • Adimen Artifiziala
    • Soluzioen ekosistema eta sektoreko player nagusiak. [murrayresources.com]
    • Eragileak, eredu sortzaileak eta erabilera-kasu aurreratuak.
    • Gobernantzaren, ebaluazioaren eta adopzio arduratsuaren printzipioak.
  • Garapen teknologikoa (elkarrizketa teknikorako gaitasuna).
  • Segurtasuna, hodeia eta azpiegitura.

Pertsona ikusmira, proaktiboa eta ideiak sortzeko eta espazio berriak esploratzeko gai dena bilatzen dugu.
Harremanak izateko, eragiteko eta modu autonomoan nahiz taldean lan egiteko trebetasunekin.
Esperientzia berrikuntzan, finantza-negozioaren ezagutzak eta euskara- eta ingeles-maila ona izatea baloratuko da.

ZER ESKAINTZEN DUGU?

Lan egiteko beste modu bat, profesionalki eta pertsonalki haziz, zure potentzial guztia modu jasangarri eta inklusiboan martxan jar dezazun. Horretarako:

  • Talde-lana, elkarrekiko laguntza eta parte-hartzea sustatzen ditugu.
  • Prestakuntza pertsonalizatzen dugu, pertsonen trebakuntza beren bizitza profesional osoan garatzeko.
  • Bizitza profesionalaren eta pribatuaren artean oreka ona egon dadin behar duzun malgutasuna eskaintzen dugu.
  • Barne-talentuaren aldeko apustua egiten dugu, eta, horregatik, erronka berriei aurre egiteko eta rol berriak hartzeko aukera ugari izango dituzu.
  • Zainduz gure osasun-programaren bidez zainduko zaitugu. Programa horren bidez, honako hauetaz gozatu ahal izango duzu: ohitura osasungarriei eta ongizate emozionalari buruzko tailerrak, Fisioterapia digitaleko zerbitzua, oinez edo bizikletan lanera etortzeko pizgarriak...
  • Lagun Aroren koadro medikorako sarbidea erraztuko dizugu zuretzat eta zure familiarentzat, baita banku- eta aseguru-baldintza berezietarako ere.

Azken batean, lan-ingurune inklusiboak eta errespetuzkoak eskaintzen ditugu, lan-dinamiketan eta karrera profesionaletan gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna bermatzen dugu, berdintasunaren arloan erreferentzia izateko lan eginez.

LABORAL Kutxan lan egin nahi al duzu? Bidaliguzu zure kurrikuluma... 1

Varios/udalerri desberdinak
1m

LABORAL Kutxan PRAKTIKAK egin nahi dituzu? Bidaliguzu zure kurrikuluma! 1

Varios/udalerri desberdinak
1m

¿Quieres hacer PRÁCTICAS en LABORAL Kutxa? Envíanos tu currículum...

Varios/udalerri desberdinak
1m

¿Quieres trabajar en LABORAL Kutxa? Envíanos tu curriculum...

Varios/udalerri desberdinak
1m

Eaz/Ekonomian/Zuzenbidean Unibertsitate-Titulua Lortu Berriak Bizkaiko Bulegoetarako

Bizkaia
1m

Giza Baliabideen Administrazioko Teknikaria

Arrasate
1m

Recién titulados en ADE / Economía /Derecho para oficinas de Gipuzkoa

Gipuzkoa
1m

Especialista en Respuesta y Gestión de Crisis

Arrasate
1m

EAZ/Ekonomian unibertsitate-titulua lortu berriak Gipuzkoako bulegoetarako 1

Gipuzkoa
1m

Especialista en Tecnologías Emergentes e IA (Innovación y Open Business)

Arrasate
1m

Krisiei Erantzuten Eta Krisiak Kudeatzen Aditua

Arrasate
1m

Profesional en formación para carnicería, charcutería y pescadería-Campo Real 40h/Rotativo

Campo real
Nuevo

Profesional en Formación Para Carnicería, Charcutería y Pescadería-Valdemoro 20h/Fin de Semana

Valdemoro
Nuevo

Profesional en formación para carnicería, charcutería y pescadería-Rivas-Vaciamadrid 20h/Fs

Rivas-vaciamadrid
Nuevo

Recepcionista Polivalente Ibis Madrid Norte Las Tablas

ibis Madrid Norte Las Tablas (Apertura agosto 2025), Madrid
Nuevo

Key Account MICE & Corporate- Novotel Campo de las Naciones

Novotel Madrid Campo de las Naciones, Madrid
Nuevo

Técnico/a de Almacén (Sector Espacial)

Torrejón de Ardoz
1d

Técnico/a Ambiental

Tenerife, (Hybrid)
1d

Consejero/a de Belleza Barcelona

Barcelona
2d

Técnico/a Eléctrico

Huelva - palos de la frontera
2d

Responsable Almacenes

Huelva
2d

Doctoral Thesis: AEI funded PhD studentship in AI-assisted Solutions in Sustainable Aluminium Forming Products for Crashworthiness and Impact Applications

Arrasate
1m

Técnico/a Administración de Recursos Humanos

Arrasate
1m

Especialista en Tecnologías Emergentes e IA (Innovación y Open Business)

Arrasate
1m

Giza Baliabideen Administrazioko Teknikaria

Arrasate
1m

Candidatura gestionada por Laboral Kutxa